XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baserrian bazkaldu, siesta egin eta entrenatu ondoren, iluntzean berriz, Aiara itzultzen naiz.

Han, amari afaria atontzen lagundu, afaldu eta berehala ohean sartzen naiz.

Baserritik kalera beti korrika ibiltzeak eta egunero hainbeste zeregin izateak.

Behartu du M.ª Luisa Irízar beti bizi-bizi ibiltzera.

M.ª Luisa, berez, pertsona bizkorra da, urduria...

Ezin da ezer egin gabe egon.

Ezkondu naizenetik nire egoera ez da gehiegi aldatu.

Eguna ondo antolatu behar da.

Sakrifizio handia da goizean goiz jaikitzea eta entrenatzea, baina ez zait hainbeste kostatzen.

Jaiki eta segituan giharrak ez daude egoera onean korrika egiteko, orduan, gorputza horretara jarri behar duzu.

Hori kosta egiten da, baina ni ohituta nago.

Beraz, neretzat ez dago alderik ezkonduta ala ezkongabe.

Nire ustez, haurrak izanda, kontua beste erabatekoa izango litzateke.

Nahigabe asko eman dizkit kirolak.

Guzti horiei aurre egiten jendearen maitasunak eta ilusioak laguntzen dit.

Oraindik marka onak egin ditzakedala uste dut.

Ondo nago eta momentu edo aukera hori aprobetxatu nahi dut.

Garro baserriko alabak haur guztiak bezala izan ditu idoloak.

Mariano Haro eta Carmen Valero izan dira Patxi Irizar-en bigarren alabarenak.

Hauek izandakoa izatea oso zaila da, baina M.ª Luisak korrikalari ona izateko badu bere sekretoa: entrenamendua bezain inportantea, atsedena da.

Andoaindarrak onartu egin digu eliteko edo goi mailako atleten artean dopina dagoela, baina era berean ziurtatu digu Gipuzkoan eta Euskalerrian ez dagoela.

Hemen atletak garbi dabiltza.

Uste du atletismoak neke eta nahigabeak eman dizkiola, baina baita pozak ere, oso polita bait da txapelketak irabaztea eta markak egitea.

Kirolak kendu ere, kendu dio zerbait, hori behintzat aitortu digu: gauza asko egingo nituzke atletismoan ez banengo.

Sukaldaritzara, adibidez; ezin naiteke dedika denbora faltaz.

Kirolariak izateko, emakumeok fisikoki garen bezalakoak garelako, ginonezkoak baino arazo gehiago ditugu.

Entrenatzaileentzat ere errazagoa da mutil bat zaintzea.

Neskok ezin dugu ehuneko ehunean egon eguna joan eta eguna etorri, eta kirolak hori eskatzen du, edo kirolariari hori eskatzen zaio.

Hala ere, M.ª Luisa seguru dago, emakumea edozein kirol egiteko gai dela.

Emakume eta gizonezkoen markak era ezberdinean baloratzen direla egia da; askotan, marka egiteagatik, diru-sari ezberdina ematen zaie gizon eta emakumeei; noski, gizonezkoei gehiago.

Baina esan daiteke horrelakoak hemen bakarrik pasatzen direla, atzerrian egoera normala da.

Han marka marka da, neskak ala mutilak egin, berdin baloratzen dira.

Tratuan, berriz, Gipuzkoan eta Euskalerrian oro har, ezin gara kexa; Espainiako Federazioaren aldetik bai, han bada alderik, han bi sexuen arteko desberdintasuna nabarmentzen da.

Federazioko kontuak azaleratu ditugunez esan M.ª Luisa Irizar-ek baduela arantza bat.

Seulgo Joku Olinpikoetarako ez zuten hautatu eta horrek Andoaingoari min handia eman zion.

Seulgoa pasa ondoren, nire nortasuna bizpahiru urtez aldatu egin zen.

Lanak eman zizkidan egoera hura gainditzeak.

Hemen jendeak asko animatu nau eta horregatik Gipuzkoa eta Euskalerriarentzat zerbait egin nahi izan dut.

Jendearekin, hemengo zaletuekin zorretan bezala gelditu nintzen.

Horregatik ez balitz, aspaldi utzi nuen dena.

Orain Bartzelonara begira, ez dut odol txarrik egingo.

Neumonia pasa dut, egun gutxi dira entrenatzen hasi naizela eta maiatzean Laredoko maratoian izango naiz.

Federazioak nahi baldin badu, Joku Olinpikoetan izango naiz, bestela pistako 10 mila eta 5 mila metrotarako entrenatuko dut, marka politak egin eta erretiratu egingo naiz.